lunes, 14 de diciembre de 2009

TXIAPAS

Arantxa Lakari esker ezagutu dugu Txiapas estatua, Mexikon kokaturik dago.

Arantxak 5 egun eman zituen Txiapas-en orain dela 2 aste gutxi - gora-bera. Estatu hau Mexikon kokaturik dago.Pobrezia asko dago leku horretan, jendea bizi ahal izateko merkatuan saltzen egoten dira turistei arropa eta beste hainbat gauza. Arantxak laka lan eta turismo bidaia egin zuen hara, bere senarraren enpresak egindako gonbidapen bati esker joan ziren.
Gehien gustatu zitzaiona irakasle honi natura, belardia eta oihanak izan ziren, hain zuzen ere. Tuxla-Gutierrez hirira joan zen, Txiapaseko hiriburua, alegia. Euskaldunik ez zuen aurkitu Txiapasen baina apaiz euskaldun baten abizena eliza batean jarrita bazegoen. Horretaz aparte esan zigun oso polita omen dela el cañon del suminero.
Gaineratu zuen denak politeistak zirela, hainbat jainkotan sinisten zutelako, koka-kola han edari sakratua omen zen, izpiritu gaiztoak ateratzen dizkizulako korrokadaran bitartez.
Horrekin batera esan zuen emakumeak oso diskriminaturik daudela Mexiko osoan. Zapatistak izeneko taldea ere bazegoen Txipasen hiri estatuan, han jaio zen mugimendu hori, indigenen eskubideak babesteko
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario