lunes, 14 de diciembre de 2009

ERROMATAR IMPERIOA

a) lll.MENDEKO KRISIA
lll.mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar imperioan. Gizarte matxinadak gertatu ziren, hala nekazariek nola milizitarrek bultzatuta; eta anarkia hedatu zen. Hiriak arpilatu zituzten;eta jendeak, ikaratuta, landan bilatu zuen babesa.

b) lV.MENDEKO SUSPERRALDIA
Dioklezianok boterea hartzean, zenbait erreforma abiarazi zituen, imperioaren krisialdialarria gainditzeko. Dioklezianok eginiko aldaketei esker, ekonomia onbideratu eta mugak indartu ziren.
Kostantino enperadoreak ere aldaketak egin zituen,kristautasuna onartuz hasita eta hiriburua Kostantinoplara eraman zuen
c) Erromatar inperioaren amaiera
Inperioaren bi zatien bilakera oso desberdina izan zen. Ondorioz, zibilizazio bereko estatu bakarra izandakoa bi eremo oso desberdinetan zatitu zen.
Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren eta ez ziren gauza izan germaniarrak geldiarazteko . Izan ere, germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren, eta 476an, herri inbaditzaile horiek boteretik kendu zuten mendebaldeko erromatar azken enperadorea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario