martes, 21 de abril de 2009

lilliput mundua

Lehen bidaian , Gulliver-en itsasontzia hondoratu eta gero, lehorrean agertu zen. Konortea berreskuratzean, gizakia baino hamabi aldiz txikiagoa zen jendearen preso ikusi zuen bere burua. Lilliput zen herria eta Blefuscu

herriaren arerioa zen. Etsaitasunaren arrazoia arrautza egosiak nola kraskatu zen: liliputarrak alde estutik kraskatzearen aldekoak ziren (muturestuzaleak), eta blefuscutarrak, alde zabaletik (muturzabalzaleak).

Ondo portatuko zela hitza eman eta gero, etxebizitza bat eman zioten eta erregearen begiko bilakatu zen.

Liburuak Gulliver-ek Lilliput-eko gortean emandako aholkuekin jarraitzen du. Orokorki, ulertu da Swiftek trufa egin ziola George I errege ingelesaren gorteari. Gulliver-ek lagundu zituen lilliputarrak blefuscutarrei irabazten gerra batean. Hala ere, uko egin zion Blefuscu Lilliputeko probintza bihurtzeari eta saldukeria egiteagatik salatu zuten. Lagun baten laguntzaz, Blefuscu-ra joan zen, non txalupa abandonatu bat konpondu eta itsasoratu baitzen. Itsasontzi batek erreskatatu zuen itsasotik eta etxera eraman zuen.

Liliputarren eta blefuscutarren etsaitasunak Frantzia eta Ingalaterraren artekoa irudikatzen zuen. Halaber, etsaitasunaren zergatiek katolikoen eta protestanteen arteko eztabaida antzuak irudikatzen zituzten.



helbidea:www.wikipedia.com/lillipu

No hay comentarios:

Publicar un comentario